XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esanen esanaz zuritu eben da ateraiño eldu zan; baiña Kose Satikari eutsan lotseak antxe lotu eban gure mutilkoa.

Zelatean da adi geldittu zan ate-ondoan, giltz-zuloan batean belarria, bestean begia ebazala.

Ona emen berak entzuniko esataldia edo autua.

(Kosepa-koipek beren koiñatu Batxiri).

Maalen guria itxusiya edo ezaiña dala esan dabenari gorantziyak emon, Batxi.

Surra daukala alakua edo olakua! Surrak emongo deusk.

Bai, egon ardura barik! Yuatia baiño eztago Doratio mandazaiñenera ardautan, surra ederra daukala norberak-eta.

Emakumiari biyotzera begiratu biar yako.

Maalen guriak barriz, ez aiztia dodalako baiña biyotza iñok ez lakoxia dauko; ta sakela edo ziskua edo diru-zorrua... ikusi nai neuke zeiñ arpegi ederdun berbaldunek dauken ugariyagua.

(Kose Kustok Kosepa-koiperi).

Ama: Iñesatxuk ontxe be azur da guzti yan dau kerixia.

(Kosepa-koipek).

Bakizu nor zarien zuek, batau ta bestiori? Atorra zaar da prakerre.

Eta zueri antxiñakuena esan biar yatzue: Atorra zaar da prakerre, asarre nintzuan bart bere.

(Iñesatxuk).

Beronek yaten dau ba edozer da edozelan, zurru ta purru?.

(Kosepa-koipek).

Euk egin biar dona burua bat txikiyauagaz, ganera mutilla berau izanda? Euk? Urdailla baiño begiyak andiyago daukanazan yatun orrek?.

(Kose kustok).

Onek barriz niri, atzo baiño lenagoko egunian, arto-zatiya kolkotik ostu neuri ta yan gero.

(Kosepa-koipek).

Bai, txotxo, onek edozer iri; eu az, eder ori, arto-zatirik asko-ta.

Urrenguan ez kolkuan gorde, barrurago baiño.

Yan, yan; mutillak buruan be estiak eukitten dabez-da.